Ikus-entzunezko
irisgarritasuna
Ikus-entzunezko irisgarritasunak ikus-entzunezko errealizaziorako hainbat estrategia eta tresna hartzen ditu, pertsona guztiek edukiak eskuragarri izan ditzaten.
Aptenten, zure ikus-entzunezko edukiak irisgarriak izan daitezen behar dituzun zerbitzu guztiak eskaintzen dizkizugu.
Azpitituluak pertsona gorrentzat:
Telebista, zinema, YouTube eta hezkuntzarako azpititulu moldatuak egiten ditugu, UNE 153010 arauari jarraituz. Mota guztietako formatuak. Gainera, azpitituluen berrikuspena ere egiten dugu.
Audio-deskribapena pertsona itsuentzat:
Audio-deskribapena UNE 153020 arauari eta bezeroaren zehazpenei jarraituz. Gidoia, lokuzioa eta muntaketa egiten ditugu. Telebista eta zinemarako audio-deskribapena. Askotariko ahotsen artean aukera daiteke.
Keinu-hizkuntzaren
interpretazioa
Interpretazioa Espainiako keinu-hizkuntzan (LSE), Kataluniako keinu-hizkuntzan (LSC) eta Nazioarteko keinu-sisteman (SSI).
CESyAren Zigilu ziurtagiria
CESyAren A++ ziurtagiria dugu. Horrek ezgaitasunen bat duten pertsonen kulturarako eta heziketarako sarbidea bermatzeko gure zerbitzuen kalitatea ziurtatzen du.
Transkripzioa
Edozein motatako edukia audiotik testura transkribatzea bezeroaren beharrei moldatuta.
Itzulpena eta azpitituluak edozein hizkuntzatara
Zuzeneko eta alderantzizko itzulpena, spottinga eta azpitituluen zatiketa. Formatu mota guztietan. Azpitituluak hainbat hizkuntzatan. Azpitituluak berrikustea.
Postprodukzio-zerbitzuak
Bideo korporatiboak
Irisgarritasuna eransteko beharrezkoa den ikus-entzunezko materiala grabatzea, editatzea eta muntatzea.
Ikus-entzunezko postprodukzioa keinu-hizkuntzan
ikus-entzunezko obretarako keinu-hizkuntzako interpreteak grabatzea, editatzea eta muntatzea. Interpretea aukeratzea eta keinu-hizkuntza chromaren bidez txertatzea.
Audio-deskribapenaren formatuak eta fitxategiak
ikus-entzunezko obretarako keinu-hizkuntzako interpreteak grabatzea, editatzea eta muntatzea. Interpretea aukeratzea eta keinu-hizkuntza chromaren bidez txertatzea.
Azpitituluen formatuak eta fitxategiak
Azpitituluak hainbat formatutara esportatzea telebista, zinema eta interneterako (EBU STL, PAC, 890, Netflix Timed Text (DFXP), QuickTime Text, .SMIL files, Apple® iTunes® Timed Text (.itt), DVB azpitituluak eta askoz gehiago). Azpitituluak bideoan txertatzea. Azpitituluen irudiak DVD autoretzarako.
Zure proiektua eskuragarriago egitea gustatuko litzaizuke?