Aptentek hainbat proiektutan kolaboratzen du teknologiaren bidez desgaitasunen bat duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.
Teatro Accesible
Teatro Accesible (www.teatroaccesible.com) Espainiako antzerkian irisgarritasun neurriak txertatzea du helburu. 2011n sortu zen Vodafone Fundazioak, Nueva Vida Lan Errehabilitazio Zentroak eta Aptent teknologia eta irisgarritasun enpresak babestua.
Horren eginkizuna antzerkian irisgarritasun neurriak gehitzean zentratzen da, esterako, azpitituluak, audio-deskribapena eta keinu-hizkuntza. Entzumen-laguntzarako FM sistemadun ekipamendua eskaintzen zaie zentro kulturalei eta esperientzia inklusiboak antolatzen dira, adibidez, ukimen-bisitak eta mahai-inguru irisgarriak.
MÍNIMO
MÍNIMO entzumena autotrebatzeko doako mugikor aplikazioa da, hizketaren ulermenean zentratzen da eta edozein unetan eta tokitan erabil daiteke. Entzumen-protesiak eta kokleako inplanteak dituzten pertsonei zuzentzen da, pare minimoen kontrastasunaren bidez, hau da, fonema bakarrengatik ezberdinak diren hitzen bidez, entzumen-bereizketa trebatzeko beharra dituztenei.
Mínimok bilakaera izan du eta gaur egungo COPLA plataforma da.
SAAR
SAAR antzerki erregidoreentzako kudeatze-tresna integrala da. Horri esker, gailu bakar baten bidez, haien lana egiteko beharrezkoak diren elementu guztiak dituzte.
Tresna honen funtzionaltasun nagusiak hauxe dira:
- Hainbat espektakulu kudeatzea eta hodeiarekin sinkronizatzea, taldekideen arteko lana erraztuz.
- Errejidorearen gidoia gordetzea eta aldatzea
- Antzokiaren antolaketa teknikoa kudeatzea.
- Ekitaldiak segmentatzea eta kategorizatzea eta gidoiko puntu zehatzetan gehitzea.
- Espektakuluaren audioa azpitituluen gidoiarekin automatikoki sinkronizatzea tokian bertan emateko.
- Taldearen eta antzezleen kontaktuen agenda.
SAAR 2019ko Proiektu digital eta teknologikoen bidez kultura- eta sortze-industria modernizatzeko eta berriztatzeko laguntzen bost proiektu onenen artean aukeratua izan zen eta 2022ra arte egon zen indarrean.
Zure proiektua eskuragarriago egitea gustatuko litzaizuke?